Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hiru-lau ordu behar izan ditut
hondartza hau garbitzeko;
adorea're behar du batek
lan honetan aritzeko.
Badatoz orain bainuzaleak
haurtxo txikien antzeko;
gizarte hontako legea da hau
gauzak garbi azaltzeko:
batzuek lana egin beharra
besteak dibertitzeko. (bis)
Goizeko bostak jo ordurako
zalea naiz hona heltzen;
hor aritzen naiz hondarra bildu
eta zakarrak aldentzen;
aritu ohi naiz zarpa zikinak
inguruetatik kentzen.
Hainbeste zabor ikusi eta
pena batez naiz geratzen:
txanponik eta karterarikan
inork ez duela galtzen. (bis)
Eguraldia ez dugu beti
beroa ta oskarbia;
jendea ez da berdin etortzen,
hori da gauza garbia.
Tamalez atzo ibiliko zen
marea bajuegia;
ia lehenbailehen igotzen zaigun,
hori da nere egia,
bañistek berdin gozatu eta
neretzako lan erdia. (bis)