Bertsos - View details   To know more about this section

1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-11-02 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Sorozabal, Jokin
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zarauzko hondartzako garbitzailea zaitugu. Egunsentian lanean hasi eta estreinako bainuzaleak etortzen hasi direnean, zure lanak bukatu eta bazoaz. Zer darabilkizu buruan?

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hiru-lau ordu behar izan ditut
hondartza hau garbitzeko;
adorea're behar du batek
lan honetan aritzeko.
Badatoz orain bainuzaleak
haurtxo txikien antzeko;
gizarte hontako legea da hau
gauzak garbi azaltzeko:
batzuek lana egin beharra
besteak dibertitzeko. (bis)

Goizeko bostak jo ordurako
zalea naiz hona heltzen;
hor aritzen naiz hondarra bildu
eta zakarrak aldentzen;
aritu ohi naiz zarpa zikinak
inguruetatik kentzen.
Hainbeste zabor ikusi eta
pena batez naiz geratzen:
txanponik eta karterarikan
inork ez duela galtzen. (bis)

Eguraldia ez dugu beti
beroa ta oskarbia;
jendea ez da berdin etortzen,
hori da gauza garbia.
Tamalez atzo ibiliko zen
marea bajuegia;
ia lehenbailehen igotzen zaigun,
hori da nere egia,
bañistek berdin gozatu eta
neretzako lan erdia. (bis)