Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Actuación
2005-11-26 Urretxu Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Zure bikotekidearekin larrutan bukatu berri duzu. Zuetako inork ez du ongi pasa.
Gaiari oharrak
ZAZPI PUNTUKOA

Descripción

Melodia
Txikitatikan edukia dut
Nombre de la estrofa
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orgasmo batek harrapatu nau
ez dakit gelditu naizen
agian lasai, agian triste
ezin det ikusi zuzen;
agian isil gera ninteke
edo oihukatu ozen
ze errexa den gozatzen
baina horrek ez nau osatzen.
Ez dakit zertan nabilen ere
nola ez naizen lotsatzen!
Gogoa bazen, desira bazen
sentimentua falta zen. (bis)

Hainbeste gauza det esateko
botako nituzke danba!
Baina esan gabe ase egin det
nere hormonen demanda
orain zai nago noiz iritsiko
egiz hustutzeko txanda
ailegatu da eztanda
ta utzi gaitu etzanda...
Baina nolabait pasa behar degu
isiltasunaren langa
polita eta suharra baina
gezur haundi bat izan da. (bis)

Ez da errexa bertsolarien
emaztea izatea;
ez da errexa beti ohera
bakar-bakarrik joatea;
ez da errexa noiz etorriko
negarrez itxarotea;
burua gauzez betea
lo falta eta nekea...
Lasaitu egin naiz ta esan dizut:
barka zaidazu maitea.
Eta hitz hori izan dadila
maitasuna egitea. (bis)