Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
Bertsoa entzun |
2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
Nombre de la estrofa:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eguerdian bapo bazkaldu
kafesneari lau trago
nere herriko kale eskinak
patxaran ditut igaro
enparantzara iritsi eta
zenbat kuadrila emaro;
hauen ekintza mugimenduak
asaldatu nau zeharo
eskuak gora, eskuak behera
guztiz harrituta nago:
orain tiroka ikasten dute
hizketan baino lehenago.
Plaza eskina betea dago
neska-mutikoz mukuru
aita ta ama aldamenean
zer eingo duten aiduru.
Ikastetxetan izan badira
hainbat asmo ta helburu
baina gerora umetxoari
zer erakusten diogu?
Elkar tiroka igaro dute
ordu erdia inguru
haurrak horrela ari badira
helduak zer egingo du?
Euskadin gorriz idazten degu
eguneroko kronika
nere begiek dakusatena
ez da batere polita
beti pakea ta ongi nahia
nahiz ta ozen aldarrika
kakaztu degu etxe ingurua
kakaztu da politika
beti kanpora hauspotzen degu
marmarra eta kritika;
bakea erein behar da baina
norbere etxetik hasita.