Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
Bertsoa entzun |
2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Talde bi egin eta elkarren
kontra hasi atakean
irudimenez egina duten
pistola esku artean;
gu ere hola ibiltzen ginen
pozik tartean-tartean
nahiz ta alarmak piztu daitezkeen
batean eta bestean
hain txarra ere ez da izango
soilik jolasa denean.
Buelta askorik ez eman beraz
horiek dira umeak
eta bilatu behar dituzte
olgetarako uneak
kontu horiek ez dakartzate
hainbesterako kalteak;
zuek ere ez zarete izango
hortan ibili gabeak
eta parkatu baina ez gara
horregatik hiltzaileak.
Bai esku batek balio lezake
irudimena lantzeko
atzamarren bat aurrera bota
eta pistola sortzeko
lagun deneri tiro bat bota
askorentzat da kalteko
baina eskua eraldatzea
gerta liteke ederto
forma aldatuz alborakoari
bostekoa emateko.