Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Actuación
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Gorostidi, Bixente
Silveira, Xabier
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gurasoak zarete. Biok oso gaztetan utzi zenituzten ikasketak eta gaur alaba etorri zaizue erranez ez duela ikasten jarraitu nahi.

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Xabier Silveira

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Silveira:
Zatoz ttiki etorri
ta eman bi muxu;
ama eta ni pixkat
urduri gauzkazu
eskola oso gogor
egiten baitzaizu;
ba utzi nahi baduzu
utzi dezakezu
bizitzaren eskolan
ikasiko duzu. (bis)

B. Gorostidi:
Bizitzak nahiz bideak
dizkigun argitzen
alabak ikas zezan
hala komeni zen
eta ikusi nahi det
nik hala agintzen.
Aita fundizioan
ni kristal garbitzen
gu baino hobetogo
bizi izan zaitezen. (bis)

X. Silveira:
Amatxo ez al zaizu
guapa iruditzen?
Jo, ba, ez da hain guapa
ez bada isiltzen?
Orain isildu zedin
hori komeni zen
ikasketadun asko
ez al da ibiltzen
lizentziaturarekin
kaleak garbitzen? (bis)

B. Gorostidi:
Lizentziaturarekin
kaleak garbitu
baino hara ta hona
lan bila mugitu;
gure antzera arren
orain ez gelditu
berriz gogoa indartu,
ikasten segitu
eskolak ate asko
zabaltzen baititu. (bis)

X. Silveira:
Ttiki amak diona
hizketa hutsa da
alper-alperrik joanen
zara eskolara.
Adibidez gaur joango
gara bertsotara
han ikusten ez diren
ate asko bada
ta burua zabalik
aterako zara. (bis)

B. Gorostidi:
Zer nolako ideiak
burmuinen tartean
mesedez utzi zazu
alaba pakean!
Segi zazu eskolan
orain jo ta kean
nahiz etsi batzuk hartu
liburu artean
eskertuko diguzu
egunen batean. (bis)