Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Estitxu Eizagirre
Bertsoa entzun |
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Estitxu Eizagirre
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Agirre:
Zurekin aritzea
"a ze ohorea!"
Pentsatu izan det maiz
gaur ezin ordea
erabat ilundu da
gure kolorea
urrun det irriparra
urrun umorea
herriak erakutsi
baitit zuk gordea. (bis)
E. Eizagirre:
Kanpainak herriangan
zuen oihartzuna
gure programak soilik
baitauka zentzuna.
Hauteskundeak baietz
garaitu hurruna
pista batzuk ematen
ari naiz laguna
hau da prentsaurrekoan
esan behar duzuna. (bis)
A. Agirre:
Erabat kiskalita
daukat gaur barrena
nahita ere ezin det
hartu atsedena
goitik behera erori
baitzaigu eskema;
arren urrundu zaitez
zu zera problema
nahi dedana esango det
ez entzun nahi dena. (bis)
E. Eizagirre:
Entzun nahi dena esan
denen belarrira
demokrazia honen
legea hori da;
ni gabe ezetz joan
oso urrutira
ta zure botanteak
gaur eskertu tira!
Gehiengoa ez baina
fidelenak dira. (bis)
A. Agirre:
Zu horren hipokrita
nola zera jardun!
Argi ikusten zena
ikusten det ilun
bakoitza alde banatan
probatu dezagun
bi kandidato gisa
elkarren ezagun
ta ordun ikusiko da
arrazoia nork dun. (bis)
E. Eizagirre:
Hogeita bost urtean
gaude agintean
zentroko partidua
izanan trukean
zertan borrokan hasi
gu bion artean
mila boto gehiago
baietz kontrastean
gutxiago esan ta
egiten hastean. (bis)