Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-10-16 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Actuación
2005-10-16 Zornotza Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Autores
Ibarra, Iratxe
Martin, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aita-alabak zarete. Zu Jon aita eta Iratxe alaba. Orain arte senide zaharragoen arropak erabili izan ditu Iratxek. Gaur esan dizu ez dituela gehiago jantziko, berriak gura dituela.

Descripción

Melodia
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2005-10-16 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Jon Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin:
Arropa berriz jantzi nahi duzu
soin polit ta modakoak
zure klaseko neskatxek jazten
dituztenen erakoak;
zureak ere ez ote dira
orain dotore askoak?
Berri-berriak ez dira baina
berriak izandakoak. (bis)

I. Ibarra:
Zaharrak jazten nabil ni beti
egon argal edo gizen
eta eskolan esaten deuste
neskato hasi aldatzen.
Kokoteraino nago aitatxo
ahiztenak geurenagatzen;
erropetatik hasi behar da
nortasuna eraikitzen. (bis)

J. Martin:
Nere ustetan zuk duzuna da
oso arropa txukuna
baina zuk ere kontra esanak
majo dituzu kuttuna:
aldatu egin behar zenukeela
jendeak esan dizuna
oker ez banaiz nere alaba
hori ez da nortasuna. (bis)

I. Ibarra:
Pobretasunez baldin bagabiltz
hauxe izaten da lege
baina zu diruz sobran zabiltza
aitatxo egin mesede;
moderno zoaz beti kalera
zeu zara danen errege
bada ez bada osabarenak
ez dozuz jazten zeuk ere. (bis)

J. Martin:
Baina osaba hain da kutrea
hain flakoa ta hain hitsa!
Egia da bai soldata ona
duna da nere langintza
baina dirua ondo aurreztu
ta egin gastu murritza
kasualitate hutsa ez baita
diruz ondo bagabiltza. (bis)

I. Ibarra:
Ni ondo nabil dirutik behintzat
gu ez gabiltzela txarto
eta guztia hartzen dozu zuk
zeure luzimendurako.
Gaur arropekin hasi behar dot
honekaz nahiko da gaurko
baina pircing bat behar dot aita
hurrengo ikasturterako. (bis)