Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Actuación
2005-10-23 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Goikoetxea, Arkaitz
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuk Arkaitz, gaur zure semea Aitor, harrapatu duzu bere bikotekidea ez den beste batekin, parke galdu batean, muxuka.

Descripción

Melodia
Uso zuri bat inguratu zait A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Goikoetxea:
Heziketa bat eman asmotan
ibili gera Aitorri
oinez ikasi besterik ez ta
honek egin nahi du korri;
hau ikusita nere burura
galdera hauxe etorri:
biok galduta al zabiltzate
parkea eta zerorri?

A. Sarriegi:
Mesedez zatoz isiltxeago
eta oihurik ez bota
horren antzeko istoriorik
neri ez zaidazu konta
edozer gauza esanda ere
ez zait batere inporta.
Beranduago etorri zaitez
okupatuta nago-ta.

A. Goikoetxea:
Begien bistan geratu zaigu
gazterian martxa zer den
nere semeak bere barruan
badauka nahikoa kemen.
Hau ikusita galdera asko
heldu zaizkit neri hemen
denak probatu nahi al dituzu
bat aukeratu baino lehen?

A. Sarriegi:
Gazte garaian pilatu nahi det
esperientzia ugari
eta ez noski hori dela ta
entzun nereak eta bi.
Hamaika aldiz entzun dizuet
bai zuri ta bai amari:
ez al dakizu bakean uzten
bakean dagoenari?

A. Goikoetxea:
Nere semean jokabidea
ez da batere okerra
iruditzen zait bere burua
juzgatzen dula ederra;
musukatzeko aukeratu du
semeak parke bazterra
orain bakean zaude zu baina
laister helduko da gerra.

A. Sarriegi:
Gerra iristen den garairako
nik prest daukat metraileta
ta berriz pozik egin behar det
parke isilera buelta
baina mesedez bukatu aurretik
gaur biok elkarrizketa
kondoi kaxa bat ekarri'dazu
paga ez zait iristen eta.