Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina:
Gaurkoa dugu azkena baina
ez dut egin nahi negarrik.
Azken urteko plazako moda
dago aldatu samarrik;
lehen betetzeko ez zan izaten
trikitixa jo beharrik
ta orain berriz betetzen dute
bertsolariek bakarrik.
A. Mendiluze:
Geure ahotsa ez da entzungo
zenbaitena bezain ozen
baina isildu behar denean
nik ez dakit gaur zer naizen;
hor bi dantzari bakarrik daude
bi moxkorrenak hain zuzen
gaurko hau degu azkena baina
azkena aspaldi hasi zen.
S. Colina:
Azken aldian mingain potoloz
betetzen dira ahoak
plazak hustu ta gailendu dira
tabernako berbaroak
ta plazetako dantzariak ze
astakirten barbaroak!
Francon garaiak gogorrak ziren
ta hauek gogorragoak!
A. Mendiluze:
Orduan heldu zibilak eta
halere jotzen jarraitu
beste plazerrik ez daukan harek
daukana eskatzen baitu;
gaur berriz dena libre izanik
falta zaigu zeinek aitu
ez gaitulako adinak bultza
jendeak baztertu gaitu.
S. Colina:
Lehen alperrak ginaden eta
gaur jotzen dugu alperrik
trikitiaren modak ez baitu
lehenago zuen indarrik.
Azken saioa dugu gaurkoa
baina ez egin negarrik
gaurtik aurrera joko baitugu
nahi dugunean bakarrik.
A. Mendiluze:
Lasai ez noa plaza erdian
negar malkotan lehertzera
eta dauzkagun apur horiei
gure penak kutsatzera.
Inoiz gogoz jo behar izan bada
une hori oraintxe da
jo zazu azken kalejira bat
ta goaze'mazu etxera.