Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Actuación
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hiru ume txikiren gurasoak zarete. Aspaldiko partez asteburu osoa zuek biok bakarrik pasatzeko aukera duzue.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Ez da bat eta ezta bi ere
hiru ta hiru da hiru:
hiru neke ta hiru lan karga
bider hiru zenbat diru!
Umeak nola gainetik kendu
pentsatzen gabiltz beti gu
ta orain bakarrik geratu eta
ia ze ein ez dakigu. (bis)

U. Iturriaga:
Hain emankorrak izan gu eta
hiru haur etorri ziren.
Presarik gabe behingoagatik
elkartu garenez hemen
igual aukera dugu gaurkoa
zera egiteko ejem...
Ia ahaztuta daukat maitea
gu lehen nondik hasten ginen. (bis)

M. Lujanbio:
Nere eguna hiru umekin
hasten da eta bukatu
senarrak berriz beti lanen bat
aitzakian mila datu.
Beti bezela zure ejem hori
berriro ere aipatu
ezagun dezu diferentzirik
zuk ez duzula sumatu. (bis)

U. Iturriaga:
Nire laztana, nire maitea
ez zaitez jarri horrela
zurekiko dut berotasun bat
berotasun bat itzela
ez dakit zer den beherago edo
berotu zaidan sabela...
Kauen la letxe berriz mobila
ziur zure ama dela! (bis)

M. Lujanbio:
Ai nere amak une txarretan
deitzen du eta akabo!
Ia ze parte berotu zaizun
ez nago ziur zeharo.
Hara, nikian, ipintzen dizun
bezelaxe hola nago
nik ere etxean horixe daukat
hiru ume ta gehiago. * (bis)

U. Iturriaga:
Amak umeak beti buruan
hori da betiko lege
eta gizona txoriburua
gizona beti xelebre
baina eske daukat labea gori
ta egin behar zaitut neure
ze bero-bero ipintzen nauzu
haserre zaudela ere. (bis)

** Unai Iturriagaren nikiak hau zioen: "18/98 +". Maialenek "+`" ikurrari egiten dio erreferentzia.