Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Fredi Paia
Bertsoa entzun |
2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Fredi Paia
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Iturriaga:
Bere ondoan egon
naizena luzaro
zalduna txulo heldu
ta dena akabo!
Aizu printze urdina
zu zaitugu klaro!
Zatoz ordu erdi barru
orain lotan dago. (bis)
F. Paia:
Nik hori esnatzeko
badut mila kemen
muxu emango diot
ta esnatu ondoren
zu ikusi ta gero
ziplo jausi da hemen
ta konturatu zaitez
ze itsusia zaren. (bis)
U. Iturriaga:
Aluak hartu ez du ba
besotan galanki
eta ezpain hertsiak
mingainaz ebaki!
Ipuinan amaieran
iristen da beti
eramango duela
aurretiaz daki. (bis)
F. Paia:
Printzesa ikusita
ipini naiz bero
nahiz horrelako hiru
dauden egunero.
Esnatuko dut eta
alde majadero
traumatizatu leike
zu ikusi ezkero. (bis)
U. Iturriaga:
Segi harrokerian
zuk gorantza aupa
baina lotan zegola
ni ninduen hauta.
Nola erabili dudan
mingainaren punta
ordun ez zirudien
traumatizatuta! (bis)
F. Paia:
Hemen zu zer zabiltzan
ondo ez dakit nik
neska bat lurrean lo
ipotxa ondotik
ta ze asmo daukazun
hain ondo ez dakit
bada ez bada kendu
eskua gainetik. (bis)
U. Iturriaga:
Eternidade osoan
nik hortxe nahi nuke
alperrik ez dira joan
horrenbeste urte.
Alde egingo al duzu
lau dinarren truke...
Hiru txerriek printze
bat behar ei dute. (bis)
F. Paia:
Ipotx oso arraro bat
ikusi dut aurten
patila ta arrakala
ta gauzak esaten
zuk ipuinetan parte
har zenezakeen
ipotxa eta trola
zara biak baten. (bis)