Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jokin Uranga
2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jokin Uranga
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Sarriegi:
Behin eta berriz beraz
egin behar kasu
barruak hartu behar
dit oraingoan su
eta plan hortan jartzen
baldin bazara zu
har zazu karta eta
irakurri zazu. (bis)
J. Uranga:
Zure jatetxe hontara
sarri naiz agertzen
baina sartu ta ez nau
ia inork agurtzen;
bakarrik ibiltzeaz
hasi naiz aspertzen
menu hontan ez al da
konpainirik sartzen? (bis)
A. Sarriegi:
Konpaini bila zoaz
beste batetara
pelma izateaz gain
ez jakina zara
adibide txiki bat
zuretzako hara:
pomme de terre jartzen du
baina patata da. (bis)
J. Uranga:
Ba orain barruak neri
hartu dit ia su
kamarero on batek
egin zazu kasu
psikologoa ere
izan behar du aizu
eta hortikan nahiko
flojo zabiltza zu! (bis)
A. Sarriegi:
Protokolo aldetik
gaur laguna zero
konbentzituta dago
eta hortan bego
baina plan horietan
ipini ezkero
neri garçon deitzen zait
ta ez kamarero. (bis)
J. Uranga:
Hori gauza gehiegi
degula deritzat
frantsesak inoiz ere
ezin hartu aintzat
baina aitzaki ona
izan da neretzat
konpainia egiten
ari zara behintzat. (bis)
A. Sarriegi:
Konpainia izango da
ordu gutxikoa
jatetxe hau delako
kategorikoa
ta zuretzat gehiegi
bada mutikoa
bila zazu beste bat
zure neurrikoa. (bis)
J. Uranga:
Egon hor egon eta
barkatu moztea
zurekin ez da erraz
gauzak adostea;
konpainia zera baina
konpaini tristea
nazkatu nauzu eta
atera postrea. (bis)