Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nombre de la estrofa:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Atzo arratsaldez muxu emanda
han utzi nitun etxean
benga aitatxo, gogoarekin!
semeak ate ertzean
andreak berriz irripartxo bat
nere semean atzean
saiatuko naiz agindu nien
nere aldarte motzean.
Hemen eguna igaro eta
zortzietan arratsean
nere burua hor sentitu dut
oso modu narratsean
izena entzunda eztenkada bat
sentitu dut bihotzean
beti lehena izandako hau
zortzigarren geratzean.
Zazpigarrena ta seigarrena
esan dituzte suabe
gero zortziok zutitu gara
zortzi lagun ta zutabe.
BEC-eko hau zen bertsolarien
helburu eta aldare
besteak haundi kikara ziran
eta ni berriz titare;
nere Olinpo uste nuena
bilakatu zait urkabe
zerrenda hori entzundakoan
ene zenbat atsekabe!
Barruan mina sentitu det bai
sentitu det ta hala're
momentu hori aisa pasa dut
malkorik isuri gabe.
Jende aurrean ahal dan moduan
mantendu dut bai kontrola
horren gogorra izango zenik
ez nuen uste inola.
Gerta liteke haundi usteko
kaxkarraren parabola;
Zarautza joan naiz buru makurka
erdi etsirikan hola
pentsatzen nuen hau kultura da
gurea ez da kirola
eta horrekin baretzen nuen
barrunpeko bihotz zola.
Lehenen ttantta bat gero bi ttantta
azkenik malko ujola
nere semeak hala esan dit:
aita ez dio ajola.