Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Actuación
2005-10-23 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Estiballes, Arkaitz
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Errezeloak zenituela eta, etxean kamera ezkutu bat jarri zenuen. Orain grabatutakoa ikusten ari zara.

Descripción

Nombre de la estrofa
Neurri berezikoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Nombre de la estrofa:  Neurri berezikoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bederatziak eta etxean
hor dago neska laguna
hamarrak dira ta sukaldean
nere maitale kuttuna
ta hamaiketan bat-batean
atean dantzut tuntuna
gizon altu bat hortxe sartu da
eta ez da ezaguna
barrura sartu ta ez dut ahaztuko
ikusi dudan eguna
ze zaila dugun ikusi beharra
ikusi nahi ez duguna.

Ze goxoa den neskalaguna
tratatzen duen modua
muxu batekin estali dio
bere ezpain ingurua
honek dirudi ikutu behar
duela laister zerua
laztan umelek asetu dute
nire neskaren barrua
ta nik sekula jo ez bezala
jo dio bertan larrua
ta ohartu naiz igual nirea
izango dela errua.

Luzea dugu konfiantzaren
faltak daraman itzala
eta kamara jartzea ere
ez zen hain gauza normala
baina egia hementxe dago
esan zidaten bezala
laurak aldean erropak jantzi
ta alde egin du berehala
bostetan heldu ta ferekatu
beharko diot azala
sekretu hauxe neuretzat gordez
ta esan maite dudala.