Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñaki Zelaia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Actuación
2009-10-11 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Zelaia, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bertsolari banaren gurasoak zarete. Saioa hasi eta berehala aretotik atera zarete biak.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñaki Zelaia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zelaia

Urduri eta bihotzekoak
jotzeko punttuan gaude
seme Iñaki kalamidade
hori daukat parez pare.
Etxean hamar aldiz bota dit
hona etorrita hala ere
agurra ere ezin du bota
batere trabatu gabe!

J.M. Irazu

Nere hau ere etorri da ba
mutur hezur zuriyakin
baino apuntatu aurretik ere
zer zetorkiyon bazekin.
Jexux Mariren ama naiz eta
nerbioso nago fin-fin
ta banijoa naiz etorri dan
alkandora berriyakin.

I. Zelaia

Gure semean jantziak ere
andrearen opariak.
Orain kantatu aurretik mahaian
prestu dauzkate sariak
bertso txukunik kantatu gabe
txalo jotzen du jendiak...
Garai bateko bertsolariak
haiek bai bertsolariak!

J.M. Irazu

Lehengoak joan hitunan eta
haiek zeuden bukatuta.
Aizan Maria gu hemen gauden
barruak seko nahastuta.
Hire semean erropan ere
ederki naun fijatu-ta
nikia ere gaur ekarri din
oso ondo plantxatuta!

I. Zelaia

Saiatu gera semea janzten
tokatzen zaion bezela:
galtza bakero berri-berriak
jarri dizkiou horrela
nikia ere ondo plantxatu
ez degu bukatu bela!
Espero dugu itxurak ere
puntuatuko duela.

J.M. Irazu

Bai bai munduak funtzionatzen din
itxuraren arabera
ta begiraion ze elegantzi
dagoen goitikan behera!
Nik ez dizkinat gaur aguantatzen
bertsoa eta opera!
Nik ezin dinat hemen egon ta
guazeman Guggenheimera!