Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Actuación
2009-11-22 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Soto, Julio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bulego batean egiten duzu lan, Aitor. Julio bulego horretako garbitzailea da, eta gauero etortzen da garbiketa egitera. Azkenaldian, goizero, opariren bat aurkitzen duzu mahaiaren gainean. Gaur, Aitor, Julio garbitzailea etorri arte geratu zara bulegoan.

Descripción

Melodia
Lagundurikan danoi I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze

Bulegoa garbitzen
diguzu aspaldi
baina aldaketa bat
nork ez du nabari?
Gauero garbiketan
ari eta ari
ta beti zerbait uzten
didazu opari
zer esan nahi zenidan
ez daukat hain garbi.

J. Soto

Garbitzen egiten dut
nere eginahala
urte askoan lan honek
babestu nazala!
Garbitzen ibiltzen naiz
triliri-tralara...
Ez daukazula argi
nahi duzun bezala
ba esan nahi nizun asko
maite zaitudala.

A. Mendiluze

Lehen oparien bidez
orain zuzen-zuzen
esan nahi zenidana
orduan hori zen?
Kostatu zaizu bada
asmoa burutzen
barka ez baldin badet
nahi bezela hartzen
baina ia ez degu
elkar ezagutzen.

J. Soto

Zu ikuste hutsa da
neretzat plazera
gaur urduritu egin naiz
esto... aizu... zera...
sartu baitzara nere
barru-bihotzera
ta elkar ezagutzeko
diozun antzera
bihar gauean joango
al gara afaltzera?

A. Mendiluze

Lehendabizi azaldu
dezu maitasuna
orain horren gainetik
ipini zentzuna
afaltzera joateko
esan didazuna
goazen ta han galdetu
lehen esan dezuna
nik kafetan emango
dizut erantzuna.

J. Soto

Bizitzak horrelako
gorabeherak ditu
nere hatzez nahi nuke
zurea ukitu.
Goazen afaltzera
atzetik jarraitu
kafe arte itxaroten
behar badut aritu
erantzuna ezetz bada
isilik gelditu.