Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Actuación
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ezkontza batean dantzan hasi zarete. Jon, zuk nahi baino estuago heltzen dizu Maialenek.

Descripción

Melodia
Orioko balearena
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia

Haseran Arin arin
ta gero Fandago
gero gogor helduta
hiruzpalau tango
estutzen dizkidazu
hemengo ta hango...
Lasai egon maitea
ez naiz-eta joango! (bis)


M. Lujanbio

Aspaldi ikutu gabe
nabil hala-modu
hau gaztetxoa zan lehen
ta nola gizondu!
Gerria guri-guri
tripa ere ondu...
Guapo! Nahi al zenduke
nerekin ezkondu? (bis)

J. Maia

Baina kargarik ez zait
oraindik arintzen
eta lepoa ere
jada daukat mintzen
erantzun ziurrikan
ez dizut agintzen
ezkonduko nintzake
ez banauzu hiltzen. (bis)

M. Lujanbio

Nola hilko zaitut ba
helduta ondotik!
Maitatu egingo zaitut
luzaro gogotik...
Besoak lo hartu dit
zintzilik lepotik
ia helduko dizut
belarritakotik. (bis)

J. Maia

Nola gure altura
ezin den konpara
nere lepo hontatik
estu lotu zara
ta jirafaren pare
ipini zait jada
hau ez da agarraua
hau urkatua da! (bis)

M. Lujanbio

Badauka bai zeozer
torturaren kutsu
azelerau zaizkizu
bihotz eta pultsu.
Hartu besotan eta
eman neri muxu
eta orduan gustoz
itoko zaitut zu. (bis)