Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1979-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1979-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Muniategi, Abel
Bertsolaris / Autores
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lazkano, Imanol
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Madrilen lege berri bat egiten ari dira, andreak umea egiten duenean gizonak hirurogei egun jai hartzeko. Zuek zer deritzozue?

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1979-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano:
Madrilgo beste lege berri bat
ipintzen diguzu gaur gai
nere botoa behar badute
azkar esango diot "Bai"
nik neretzako lege hoberik
inola ere ez dut nahi:
sei andre hartu seirak ernaitu
eta urte osoa jai!

Lazkao Txiki:
Ni nago berriz mutilzahartua
eta nago bildurtuta
bainan oraindik hain zaharra ez naiz
ta jarri naiz pentsatuta:
euskaldun neska gaztek inortxok
ez nezake maitatu-ta
nik ere laister hasi behar det
portugesen bat hartuta.

Lazkano:
Lege horretan gizasemeak
guk genezake luzitu
lehenez aurrera hortik ez leike
haurrikan asko gutxitu
Lazkao Txiki zuk ere askoz
hobe dezu azkar mobitu
orain arteko ahorru denak
orain astinduko ditu!

Lazkao Txiki:
Baldin egiak baldin badira
Parlamentuko esanak
oraintxen mogi genezake gu
mutilzahar bizi geranak
haur bakoitzeko hiruroei egun
dekantsatzeko emanak!
Nahiko talentua ere izango du
hola deskantsatzen danak!

Lazkano:
Bururatu zait gure aurreko
gurasoetzaz oroitzian
nola hamar bat haur jaio ginan
geure baserri motzian
ordun legeak izan baziran
gaurko berri honen antzian
gure aita haiek lan askorikan
ein gabe biziko zian.

Lazkao Txiki:
Hori guzurra izango dala
hala dago antzemana
nork jana izango degu baina
faltako da nork emana
egun batean Madril aldera
banua Suarezengana
ta gero galdetu behar diot
"Zenek egingo du lana?".