Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1987-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Euxebio Igartzabal, Imanol Lazkano

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1987-12-26 Ordizia Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Igartzabal, Euxebio
Lazkano, Imanol
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Santa Luzitako feritan Igartzabalek asto koxkor bat erosi zion Lazkanori, eta orain Igartzabal hor dabil medikurik mediku asto hark emandako ostikada dela medio.

Descripción

Melodia
Dama askoren engainagarri
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

1987-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Euxebio Igartzabal, Imanol Lazkano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Igartzabal: Asto bat erosi nuela ta
hor jarri nintzan poztua
bainan egin nuen tratuakin
oraindik ez naiz ahaztua
noski medikuetan nik egin
beharra dedan gastua!
Nun ta nola hezia zeneukan
saldu zidazun astua?

Lazkano: Lagun bezela ginaden baina
sartu gerade guduan
gure hizketak nola ziraden
ez al daukazu goguan?
"Nere astoa ez da tontoa"
nik garbi azaldu nuan
harek ondogi ikasi baitzun
zeinek zer merezi duan.

Igartzabal: Tratu garaian ere zu zinan
hizlari eta berrizu
nola kontu-kontari ederra
izan ohi zeran beti zu
geroztik zer pentsatu dedan nik
laguna ba al dakizu?
Nahiago nuela ostikada
hau zeuri eman balizu!

Lazkano: Asto eder bat erosi zenun
ta juan zinan gustora
ta orain kejak al datoz hemen
ta ez denbora askora!
Ostikada bat hartu dezula
eta ez zaitez aztora
jokera hoiek nahiko normalak
dira astotik astora.

Igartzabal: Beraz ni astotzat jotzen nauzu
noski zu gutxitan bera
zeuri're hartu lezaizuke bai
asto bateen tankera
zuri erosita eraman nun
asto zahar hura etxera
itxura danez gaizki hezia
nagusiaren antzera.

Lazkano: Lehengoa zuen nagusi ona
ta orain kirten samarra
eta orduan azaldua da
haren gorrotuzko garra
badakit ziur nik zergatikan
berotu dan asto zaharra:
ikusten danez berak nahi luke
etxeko asto bakarra.