Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1975-12-14 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Mendaro Txirristaka Bertso-paper Saria (2. 1975)
Actuación
1975-12-14 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Lazkano, Imanol
Lizaso, Joxe
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Joxe Lizasori galdetu behar diogu nola hiltzea gustatuko litzaiokeen, eta Imanoli nola enterratzea gustatuko litzaiokeen.

Descripción

Melodia
Aita Jainkoak egin banindu A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1975-12-14 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lizaso:
Ai habek dira bururapenak
kontu kontari hasita!
Ondo dakigu beitiko ez ginan
mundu hontara jeitsi-ta
haruntza ere bihar edo etzi
ein beharko degu bisita
nik hil nahi nuke ahal baldin bada
gorrota txarrak utzita.

Lazkano:
Ustez sasoiko geunden gu baina
azkena degu hurrian
ta ez da berriz balienterik
heriotzaren aurrian
ta orain nago entierrua
erabaki beharrian
gutxinez behintzat izan dedila
Euskal Herriko lurrian!

J. Lizaso:
Iritsi zaku beste munduaz
gogoratzeko ordua
ta nolakua izango ote dan
paradisuko lekua
kezka horrekin inoiz ikaraz
jartzen da nere barrua
baezpada're izan nahi nuke
kontzientzi garbikua.

Lazkano:
Gaur egunean ikusitzen da
mila jokera bihurri!
Gorrotua da ugari eta
maitasuna degu urri
ta heriotzak irriparrezka
jarri izan gaitu sarri
nere hileta ez dedila izan
euskaldunaren pozgarri!

J. Lizaso:
Beiti izan det erreparoa
munduai begiratzeko
gizonak nola jokatu behar dun
gero zeruan sartzeko
kontzientzia garbia daukat
eta ez det ukatzeko
orain hargatik ez dut kezkarik
mundu honetan hiltzeko.

Lazkano:
Zuzen jokatzen zaila degu gaur
mundu honetako saltsan
bainan ahal bada ez det joka nahi
herriarentzat bengantzan
egunen baten lurperatzean
Euskual Herriko baratzan
esan ?zatela "Gizarajo hau
euskualdun on bat izan zan".