Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1975-04-05 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1975-04-05 Antzuola Jaialdia
Gai-emailea
Olea, Inozentzio
Bertsolaris / Autores
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lazkano, Imanol
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aurtengo urte honetan gerrikoak estutu beharra izango omen da, baina zeinek estutu beharko ote ditu gehien?

Descripción

Melodia
Basatxoritxu mokoluzia
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1975-04-05 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano:
Ikusten danez aldatu dira
joan dan urte hontan planak
gastatu dira diruak eta
gastatu dira zer janak
gerrikuz pixkat estututzeko
ordenak dira emanak
baina berriz'e estutu behar
lehenago estu zuanak.

Lazkao Txiki:
Gerriko danak estutzen doaz
garbi ez dakit noraino
izanez ere badabilkigu
makinatxo bat engaino!
Beste gizon bat plakoagorik
ote daiteke ni baino?
Nerea behintzat estutua da
azkenengo zuloraino!

Lazkano:
Bajuarentzat harria beti
hau da grina betikua
hura beti da arrastaka ta
gainekoa da jainkoa
ministro batek agindu zuan
estutzeko gerrikoa
guri jatea galerazita
berak jan dezan nahikoa.

Lazkao Txiki:
Zerbaitzuk pobre ote gabiltza
ezin egonikan tente?
Hitzaldiakin engainatuak
makina bat inuxente!
Ministro hoiek estututzeko
oraindik ere diote
ta bitartean berak dabiltza
banketerikan bankete!

Lazkano:
Gureganaino heldua dala
hoinbeste ordu serio
denen artean estutu eta
herria behar dala jio
lehenago baju zebilenari
oraindik eskatu gehio
hau betiko gauz okerra degu
bajoai gertatzen zaio.

Lazkao Txiki:
Noiz ez dakigu baina noizbait'e
hau beharko da zuzendu
langileari egin guztia
ahal duten danetan kendu
langile bidez hainbeste alper
ez ote dira mantendu?
Zoriontsuak gure hankera (????)
denak egingo bagendu!