Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1987-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1987-12-26 Ordizia Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Lazkano, Imanol
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Euskal Herriari, ederragoa izan dadin, itsusitzen duten jantziak kendu behar dizkiozu, eta haien lekuan berriak jantzi.

Descripción

Melodia
Uso zuri bat inguratu zait A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

1987-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure herri hau ez egon arren
bere mailara jasorik
halaz ta guztiz jantzi kontuan
ez daduka arazorik
horregatikan utziko nuke
lehenean oso-osorik
azaletikan polita dago
barrutik dago gaixorik.


Gure herriko bizibidea
ez dago zorionian
espetxe asko eta torturak
ta gaizki ekonomian
langabezian hainbeste gazte
ta hizkuntza agonian
jantziak zenbat garrantzi dauka
soina hola dagonian?


Arazo hoiek sartu ditzagun
bihotzan erdi-erdira
urte berrian jokatu gogor
guk geroari begira
ekar dezagun gure herri hau
egizko udaberrira
eta orduan soin ta jantziak
berez edertuko dira.