Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-10-26 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Txomin Ezponda

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Xalbador Eguna (2008. Urepele)
Actuación
2008-10-26 Urepele Jaialdia
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Jon
Ezponda, Txomin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Xalbador egunak urtero lelo bat izaten du, aurten Xalbador eta orain ehun urteko Urepele. Nola irudikatzen duzue orain ehun urteko Urepele?

Descripción

Melodia
Elizan sartu ziradenian B
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-10-26 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Txomin Ezponda

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


T. Ezponda: Duela mendeko istorioa
azaldu behar gogora.
Geroztik hunat pasatu zaigu
izugarrizko denbora.
Kanbiamena asko izan da
ordukotikan gaurkora
bainan gaur ere naski ez gera
uste degun bezein gora

J. Enbeita: Hegoaldetik nola azaldu
Iparraldeko bizitza?
Eta Urepel orain ehun urte
nahiko lanbidetza gaitza.
Xalbador oindik sortu gabea
odolik ote zen mintza?
Argi dagona beraiei esker
gaur giro huntan gabiltza.

T. Ezponda: Orduan nola bizi zen hemen
ez da errexa asmatzen
baina ondoko urte batzuek
ondo ditut ezagutzen:
gaur gauden baino askoz ere ba
jendea hurbilago zen
elgar maitatzen bazakiten ta
baita ere ondo laguntzen.

J. Enbeita: Begiak itxi eta hasi naiz
amesten garai haietan:
gaur hainbesteko aukerarik ez
baina poza bihotzetan
gaztainak eta taloak janez
artzaiak mendi maldetan
eta euskara ederra dantzan
etxe eta karriketan.

T. Ezponda: Duela mende bat epe hoi ez da
guretzat ere laburra
ta Urepele dugu Xalbador
sortu izan duen lurra.
Dagon lekurat igor dezagun
guk bihotzeko agurra
ta beste Xalbador sor dezakeenik
hori ez dugu segurra.

J. Enbeita: Orain ehun urte errana daukat
euskara zela nagusi
oraindik ere artzaintza eta
euskara da hemen bizi.
Giro honetan beste Xalbador
bizitzen daiteke hasi.
Hemendik beste ehun bat urtera
hala nahi zaitut ikusi.