Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Actuación
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Laneko bilera batera zoaz zu, Unai, Sustrai nagusiarekin batera haren auto handian. Azkarregi doa Sustrai autopistan, eta ez dakizu nola esan mantsoago joateko.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Hau da hau kotxetzarra
hau da hau bainera
GPS ta guzti
daukazu gainera!
ehun ta berrogeian hor
dihoan topera
jakin nahi nuke zelan
joaten dan ehunera. (bis)

S. Colina:
Abildadea duzu
bazterrak nahasteko
somatzen zaitut txuri
umore tristeko
ez dizut deus ulertu
batekoz besteko
esan ote didazu
soldata jeisteko? (bis)

U. Iturriaga:
Nahi duzuna ulertzeko
hain azkar, hain trebe
beti lez sentitzen naiz
ni zure titere;
bale jeitsi zaidazu
egizu mesede
gutxiago kobrauta
bizirik hala ere. (bis)

S. Colina:
Lehen harro zegon baina
hasi da umiltzen
lasai kotxe hau ez da
hain errez amiltzen;
enpresarioak hola
ohi gara ibiltzen
ta enpresariorik
ez da inoiz hiltzen. (bis)

U. Iturriaga:
Ba, gaur hil behar du batek
diot beharbada
ondokoak gutxinez
daraman ikara;
zanpa zazu balazta
hara, hara, hara
hori ertzainen kotxe
kamuflatu bat da. (bis)

S. Colina:
Honi zirtoka ihes
kolpetik mingainak
ustez kantatu dizkit
arrazoi bikainak;
aizu horiek dira
nere bizkarzainak
enpresa berekoak
baitira ertzainak. (bis)

U. Iturriaga:
Orain ere hanka sartu
berriz ere puta!
Parka zaidazu nago
zorabiatuta
botaka egin behar dut
ez da nire kulpa
hara zure audia
proletariatuta. (bis)

S. Colina:
Jeitsi dizkiot martxa
ta gero soldata
ta hala're hor dabil:
puta mierda kaka.
Egin zazu botaka
utzi zazu marka
gaur zu zaude botaka
ta bihar botata. (bis)