Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-10-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2003-10-04 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Agirresarobe, Iñaki "Tola"
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hi, Irazu, Alberto Iñurrategi izango haiz. Azken zortzi milakoa igo duk, eta gailurrean hagoenean Felixen istripua azaldu zaik. Maialen izango da Felix. Nolako elkarrizketa izan duzue?

Descripción

Melodia
Erreguetan ari nintzela
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personas
Iñurrategi, Alberto
Iñurrategi, Felix

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2003-10-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Pentsatzen nuen: ze berri ote du
nere anaia gazteak?
Izotz artera ez dira sarri
heltzen zure albisteak.
Kaixo Alberto! Poz ematen dit
zure aurpegi tristeak
eta berriro paraje hauetan
zabiltzala ikusteak.

J.M. Irazu:
Berriro ere iritsi naiz bai
ta hemen susto zitala
ikusi baitet han edo hemendik
gora etorri zerala.
Harritu al zaitu nik segitzeak
ez al zan hori normala?
Mendia ere maite baitet nik
nere anaia bezala.

M. Lujanbio:
Segiko zendun edo ez zendun
ezin nuen jakin aizu
ni hemen geratu nintzalako zu
geratu zintezkeen izu
baina esan dezu mendia ere
ni ainaxe maite dezu.
Nere pioleta eskutan hartu
ta goruntza segi zazu.

J.M. Irazu:
Baina goruntz hoi nun ote dagon
ez nezake entenditu.
Galderatxo bat egingo dizut
Felix anaia aditu:
Oiartzabalek mendi tontorrak
hemezortzi egin ditu
karrera hortan zer egingo det
jarraitu edo gelditu?

M. Lujanbio:
Duda bat dezu duda sakona
ez zait txepela iruditu
gure Juanitok neretzat ez du
dion hainbeste meritu
guk iten gendun gure Himalaya
beste eran entenditu:
Bizimodua bada segizu
karrera bada gelditu.

J.M. Irazu:
Galdera zaila jarri didazu
esanda ez du ajola
erabakia nere eskura
ezin det hartu inola.
Bizimodua edo karrera
bereizi nahi dezu hola
bizimodua nola izango da
anaia hilda dagola?

M. Lujanbio:
Anaia hilda geratu nintzan
Gashenbrun II-ko ertzean
ta esaten dezu zure bihotza
dagola erdi hutsean.
Zu zaude lasai, ni ondo nago
nere loan izotzean...
Hemengo berri nik ondo dakit
baina zer berri etxean?

J.M. Irazu:
Etxe aldean ze berri dagon
esanda zail da sinesten
han'e karrera ta bizimodu
ez da xamurra bereizten
bakarren batzuk hasiak daude
etorkizunaz amesten
baina egia esango dizut
ez det gailurrik ikusten.