Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso:
Aizu, Andoni, ipurdi igarra
alde aldamenetikan!
Nik ez nekien hil ta gero ere
minikan hartzen zenikan.
A. Egaña:
Baina Sebastian aparta pixkat
egin zaidazu mesede
hemen tokirik ez baitaukagu
hankak luzatzeko ere.
S. Lizaso:
Zer arraiotan ote gaude gu
kaja berean sartuta?
Hankarik luzatu ezin bada
euki itzazu kizkurtuta.
A. Egaña:
Hau da toki bat goxo-goxoa
ez hotza ta ez beroa
baina argirik ez dago bat'e
piztu zazu metxeroa.
S. Lizaso:
Barkatu baina gauza horrekin
ibili behar degu larri
nik puru batzuk ekarri ditut
surikan ez det ekarri.
A. Egaña:
Baina lasaitu alde hortatikan
ta alaitu zazu kopeta
eman purua gaur txiskeroa
nik ipiniko det eta.
S. Lizaso:
Nik daukatena zuri ematea
hil ta gero ere pena...
erretzailea izango ahal da
hurrena etortzen dena!
A. Egaña:
Nik ez det bat'e pururik eta
eman bat kauen la puta!
Zuk horrenbeste erre ezkero
kalte egingo dizu-ta.
S. Lizaso:
Neri utzi ta bi emazteei
beiratzea egin mesede:
faltso parea biak negarrez
batere sentitu gabe.
A. Egaña:
Nere andrea erdi sorgina
zurea erdi pirata...
barka zaiegun gajoak orain
bizitzen hasi dira-ta.
S. Lizaso:
Hil ta gero're egin nahi diot
emazteari nik burla:
haserrauko da jakiten badu
seguroik ez daukagula.
A. Egaña:
Asko jan, asko edan ta erre
biok hil ginan eztulka...
nik atera det nere iritzia:
San Bartolomeren kulpa*.
S. Lizaso:
Zer arraiotan San Bartolomei
jarri holako ardura?
Begiratuta nik hartzen dizut
San Inazion itxura.
A. Egaña:
Beti holaxe egotea ere
ez al da gure kaltera?
Benga, Sebastian, mugi gaitezen
bueltatxo bat ematera.