Bertsos - View details   To know more about this section

2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-04-03 Zegama Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hirurogeita hamar urte dituzue. Zegamako plazan bertsotan ari zarete. Bertsotan ari zinetela seko geratu zarete. Hilerri berean lurperatu zaituztete zuen emazteek zuen bizimodua ikusi eta gero. Bertsotan hasi dira zuen hezurrak.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Aizu, Andoni, ipurdi igarra
alde aldamenetikan!
Nik ez nekien hil ta gero ere
minikan hartzen zenikan.

A. Egaña:
Baina Sebastian aparta pixkat
egin zaidazu mesede
hemen tokirik ez baitaukagu
hankak luzatzeko ere.

S. Lizaso:
Zer arraiotan ote gaude gu
kaja berean sartuta?
Hankarik luzatu ezin bada
euki itzazu kizkurtuta.

A. Egaña:
Hau da toki bat goxo-goxoa
ez hotza ta ez beroa
baina argirik ez dago bat'e
piztu zazu metxeroa.

S. Lizaso:
Barkatu baina gauza horrekin
ibili behar degu larri
nik puru batzuk ekarri ditut
surikan ez det ekarri.

A. Egaña:
Baina lasaitu alde hortatikan
ta alaitu zazu kopeta
eman purua gaur txiskeroa
nik ipiniko det eta.
S. Lizaso:
Nik daukatena zuri ematea
hil ta gero ere pena...
erretzailea izango ahal da
hurrena etortzen dena!

A. Egaña:
Nik ez det bat'e pururik eta
eman bat kauen la puta!
Zuk horrenbeste erre ezkero
kalte egingo dizu-ta.

S. Lizaso:
Neri utzi ta bi emazteei
beiratzea egin mesede:
faltso parea biak negarrez
batere sentitu gabe.

A. Egaña:
Nere andrea erdi sorgina
zurea erdi pirata...
barka zaiegun gajoak orain
bizitzen hasi dira-ta.

S. Lizaso:
Hil ta gero're egin nahi diot
emazteari nik burla:
haserrauko da jakiten badu
seguroik ez daukagula.

A. Egaña:
Asko jan, asko edan ta erre
biok hil ginan eztulka...
nik atera det nere iritzia:
San Bartolomeren kulpa*.

S. Lizaso:
Zer arraiotan San Bartolomei
jarri holako ardura?
Begiratuta nik hartzen dizut
San Inazion itxura.

A. Egaña:
Beti holaxe egotea ere
ez al da gure kaltera?
Benga, Sebastian, mugi gaitezen
bueltatxo bat ematera.