Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-11-27 Eibar Jaialdia
Conductor/a
Ezpeleta, Ernesto "Bihurri"
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Bizitza honetan zerk ematen dizu itxaropena, zertan sinesten duzu?

Descripción

Melodia
Santa Barbara zure bizitza A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Denok dakigu bizitza hontan
ez gabiltza oso lasai;
denok dakigu denbora ere
ohi degula gure etsai;
denok dakigu arazoeri
gertutikan hartzen usai,
baina bizitza eta bertsoa
parekatzea nuke nahi:
bertso bat beti hobetu leike
eta bizitza ere bai.

Sarri dakigu edozergatik
isurtzen dela odola
ta badakigu ingurukoei
nola ez zaien ajola;
bainan ziurra bada gauza bat,
ez dago ahazterik inola:
bertsoa guk geuk egiten degu
ez jakinagatik nola
eta bizitza egitea ere
gure eskutan dagola.

Neri esperantza zerk dakarkidan
hemen galdetu didate,
jaiotzerako banuen eta
hortik ez det galdu bate;
bizitzan eta bertso saiotan
bietan hartzen det parte;
batzutan ondo bestetan gaizki
baina horretaz aparte,
ezer ez degu inoiz bukatzen
agurra kantatu arte.