Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gure begitan ez da itzaltzen
azal beltzaren dizdira,
sarraskiaren oihartzun latza
entzuten da urrutira;
Marruekostik bisitaldi bat
nahi zutenak Espainira,
hirugarrengo mundu tristetik
lehenengoaren kabira,
beste mundura pasatu nahi ta
azkenik pasatu dira.
Ia berrogei urpean daude,
ez al da gauza tamala?
Ohartu ere ez gera egin
hori gertatu ahala;
beste hainbeste hil ezkero're
igual guretzat normala,
aurrera ere segituko du
gauzak oraintsu bezala,
ta okerrena horregatikan
berdin biziko gerala.