Bertsos - View details   To know more about this section

1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia
Conductor
Telleria, Millan
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Badakik Espainia aldera patera batean zetorren marokoar talde batek bizia galdu duela. Beste batzuek berri hori ezkutatzen saiatu dituk eta egin ezak hik aipamen bat behintzat.

Description

Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure begitan ez da itzaltzen
azal beltzaren dizdira,
sarraskiaren oihartzun latza
entzuten da urrutira;
Marruekostik bisitaldi bat
nahi zutenak Espainira,
hirugarrengo mundu tristetik
lehenengoaren kabira,
beste mundura pasatu nahi ta
azkenik pasatu dira.

Ia berrogei urpean daude,
ez al da gauza tamala?
Ohartu ere ez gera egin
hori gertatu ahala;
beste hainbeste hil ezkero're
igual guretzat normala,
aurrera ere segituko du
gauzak oraintsu bezala,
ta okerrena horregatikan
berdin biziko gerala.