Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1997-09-13 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1997-09-13 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Txirotasuna arindu nahian
egin det ahalegin gutxi;
nahi nuen dena egin aurretik
gure mundu xahar hau utzi.
Hiletetara mundu osotik
agintariak iritsi,
pobreak berriz barraz kanpora,
ez diot ondo iritzi,
berez pobreek maitatu naute
ta aberatsek ehortzi. (bis)
Nere inguruan erreginak'e
une honetan aurkitu,
eta ohore militarrekin
nere hileta zerbitu.
Momentu honek neretzat behintzat
kontraesan latzak ditu;
nere xaria xuri-urdina
ez dut sarritan aurkitu,
zapi horretan ez dezatela
aurpegirikan garbitu. (bis)
Nere inguruan triste dijoaz
agintari ta nobleak;
ai zer-nolako salba ozenak,
ai zer luto dotoreak!
Horrenbesterik merezi al zun
ezinduen mirabeak?
Gaur ohartzen naiz, nere bizitzan
ein ditut akats grabeak:
ahaztu zitzaidan garbi esatea
nork sortzen ditun pobreak. (bis)