Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-09-13 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-09-13 Bergara Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Sarasua, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kaltutako Teresa izango haiz. Kalkutako kaleetan barrena zoaz, edo hobeto esan zaramatzate zerraldoan. Mundu osoko agintariak heldu dira ohore handiz agurtzera. Estatu mailako agurra egingo dizute. Ghandi eta Nerhu eramandako gurdi berean zaramatzate, eta biz bazterretan milioika kalkutar. Zer pentsamendu darabilkizu zerraldoaren barruan?

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-09-13 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txirotasuna arindu nahian
egin det ahalegin gutxi;
nahi nuen dena egin aurretik
gure mundu xahar hau utzi.
Hiletetara mundu osotik
agintariak iritsi,
pobreak berriz barraz kanpora,
ez diot ondo iritzi,
berez pobreek maitatu naute
ta aberatsek ehortzi. (bis)

Nere inguruan erreginak'e
une honetan aurkitu,
eta ohore militarrekin
nere hileta zerbitu.
Momentu honek neretzat behintzat
kontraesan latzak ditu;
nere xaria xuri-urdina
ez dut sarritan aurkitu,
zapi horretan ez dezatela
aurpegirikan garbitu. (bis)

Nere inguruan triste dijoaz
agintari ta nobleak;
ai zer-nolako salba ozenak,
ai zer luto dotoreak!
Horrenbesterik merezi al zun
ezinduen mirabeak?
Gaur ohartzen naiz, nere bizitzan
ein ditut akats grabeak:
ahaztu zitzaidan garbi esatea
nork sortzen ditun pobreak. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra