Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-10-20 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Actuación
2007-10-20 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Zu hiltzen saiatu dira gaur.

Descripción

Melodia
Itsaso hori dago zatarra
Nombre de la estrofa
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2007-10-20 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Nombre de la estrofa:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neretzat ere herri maitea
nahiz eta minez doluz betea
ustekabean ia iritsi
zitzaidan errematea (bis)
bizkarretik atakea
zauritu goiko partea
heriotzaren atea
urte luzetan badakit zer dan
zinegotzi izatea
dena ez baina ni ere banaiz
herrian borondatea. (bis)

Anbulantzia iritsi di-da
ospitalera belaxe jira
baina buruan kezkarik ezin
inundikan erretira (bis)
Askatasunan desira
hola jeisten da erdira
horretarako zein dira?
Bizkarretikan ta estalita
horixe ote da mira
hutsa litzake saiatu balitz
begietara begira. (bis)

Neretzako zan une goibela
gertatua da dena honela
baina buruak bueltaka segi
ezin da gelditu bela (bis)
pentsa barrua detela
ni're pertsona naizela
elkarrekin goazela
elkar lagundu badakit nik'e
zapalduta zaudetela
ezin al leike elkar lagundu
elkar hiltzea bezela. (bis)