Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-03-18 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1989-03-18 Azkoitia Jaialdia
Conductor/a
Zubizarreta, Rafael "Zendoia"
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Larrañaga, Anjel
Lazkano, Imanol
Xabier "Euzkitze"
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Leizaola Iehendakari ohia hil berria da.

Descripción

Melodia
Egun lanerat abiatu zait
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1989-03-18 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano, Xabier "Euzkitze"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze
Jakin orduko hari bihotza
geratu egin zitzaiola,
une batean izoztu egin zan
zainetan nuen odola,
Euskal Herritik bazoaz baina
zaude lasai Leizaola,
hemen badago nork jarraiturik
zuk utzitako eskola.
Larrañaga
Gure artean nabari dira
Leizaolaren berriak,
Francon denboran urte gogorrak
egun gogoangarriak,
abertzale ta gizon haundi bat
galdu du gure Herriak,
estali zaitun lurrak berpiztu
ditzala frutu berriak.
J. Agirre
Leizaolaren heriotz hori
gertatu dala medio,
hamaika euskaldun gelditu gera
hain goibel eta serio,
ikusten danez ondoez batek
bihotza zulatu dio,
heriotzaren aurrean ez du
kategoriak balio.
Lazkano
Gure Euskadin lehendakari bat
da aste hontan hil berria,
ez dago dudik bihotzetikan
maite zula Aberria,
iragan zuen gerra gogorra.
iragan zun atzerria,
partidukeri denak utzita
aitona agurgarria.