Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga
Bertsoa entzun |
2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga
Nombre de la estrofa:
Neurri berezikoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lorak saltzean pentsatua det:
"horrek berea bete dik
eta gainera gazterik".
Ez nuen uste gaur bere ama
niregana iristerik (bis)
negozioa egin dut baina
barruan badet kalterik
antzematen zait hemendik
nik zoriona saldu nahi nuke
sorta bat loraz beterik
ta azkenaldi honetan ez det
saltzen tristura besterik. (bis)
Barru-barrura sartu zait neri
andre horren negar hotsa
egin orduko aitortza
hamabi euro jaso beharrak
ere ematen dit lotsa (bis)
sorta eder honek arantza ere
duenez oso zorrotza
tristura ez zait arrotza;
ta ama horrek begiak malkoz
ta triste dauka bihotza
lore batzukin ezin da goxa
seme baten heriotza. (bis)
Horrelakoak inorentzako
ez baitira atseginak
barrun zer nolako minak
ama negarrez dauka semean
gorpua ikusi ezinak (bis)
eta ni ere hunkitu nau bai
begitako imajinak.
A ze istripu zikinak!
Zuretzat gorde ditut lorerik
onenak nere jardinak;
besterik ezin det egin eta
tori nere doluminak. (bis)