Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1976-11-00 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1976-11-00 Ondarroa Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Lazkano, Imanol
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Egin dezagun kontu beste munduan zaudela. Eskutitz bat egin behar diguzu handik.

Descripción

Melodia
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

1976-11-00 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jaiotzatikan talentu asko
ez nuen nere buruan
eta bizitza eraman nuen
aingeru baten moduan
patrikatik hotz banintzan ere
beti sinismen beruan
gero hil nintzan ta gaur hemen nago
Jainkoaren inguruan
ni bezelako lau inuxente
bakarrik gaude zeruan.

Esan bezela nere bizitzan
beroa nintzan fedian
kardenal eta obispo denak
ikusten nitun aidian
bainan hemendik konturatu naiz
ni gizon hoiek zer dian
hoietako bat ikusi gabe
nago joan dan aspaldian
hemen ez dago arrastorikan
ez dakit nora joan dian.

Joan dan urtean hil zan aiton bat
hainbeste goratzarrekin
zerua ere erosi nahirik
hainbat zilar ta urrekin
San Pedro ta nik berihalaxe
pentsatu genun zer egin:
ostiko banaz bihurtu genun
infernutako errekin
orain sarde bat eskuan dula
han dabil Luziferrekin.