Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Actuación
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Lazkano, Imanol
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Emakumea.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere barrengo gaia det hori
ez det hain gai urrutia
horregatikan ez da milagro
beren alde egotia
haurtxo guziak maitatzen dute
beren amaren titia
nere ustetan hortikan dator
emek maite izatia.

Ar eta eme mundu honetan
badago hainbat gerrate
zenbat bidarrez pentsatzen duten
guk ez ditugula maite
aitortutzen det igual egingo
nien mesede hainbat kalte
bainan barkatu huts egiteak
maitagarriak zerate.

Inoiz jarritzen baditu ere
txalamatika ta gerrak
nere ustetan barka ditezke
arinkerizko okerrak
maitatzen ditut emakumeak
berdin itsusi ta ederrak
emakumean zalea bai naiz
Jangoikoari eskerrak.