Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2010-07-03 Usurbil Jaialdia
Conductor/a
Usurbilgo Bertso Eskola (Bota Punttuba)
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Elortza, Igor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Igor, legeak lege, hiyaba buruan duzula azaldu zara gaur eskolara, eta gelako sarreran Amets, eskolako zuzendaria, daukazu.

Descripción

Melodia
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:

Zapiarekin etorri zara
etxetik eskolara arte
baina aldaketak gertatu dira
legea dela bitarte.
Kentzeko esan behar dizut bai
nahiz izan zuretzat kalte
nik ez nuke nahi baina neri ere
agindu egiten didate.


I. Elortza:

Itxura denez geure zapira
mugatu ohi da problema
problema ez da hementxe ere
gaur mendean dagoena
eta diozu zuk ein duzula
goragotik diotena.
Beraz mozorro festa bat baino
ez dugu arazo dena.

A. Arzallus:

Legea beti hala izan da
eta zer azken finean?
Zuk zapi hori hor zeneraman
sudurpean ezpainean
badakit ezin dudala esan
“Biak gauden berdinean”
baina zapia ezin dut jarri
neure begien gainean.


I. Elortza:

Gure herrian ta hemen ere
guztia dago aldrebes
emakumea menpeko bat da
tartean mila interes
gurean dira teologoak
eta hemen hainbat juez
beti besteek erabaki ta
emakumeak behin ere ez.


A. Arzallus:

Hala izaten da nahiz eta kontra
egin guk ahal dugun maizen
zuk badakizu eskumenetan
ni noraino heltzen naizen.
Erantzi zazu eta klasera
segiozu apal, zuzen
eta ikasi ahal duzun gehien
legeak alda daitezen.


I. Elortza:

Ta azkenengo arrazoi hori
genduen tartaren ginda
zu omen zaude legegileei
gaur aurre egin ezinda.
Eman didazun kontseju hori
ere niretzat gaur min da
ezin baduzu zuk aurre egin
zeuk horrenbeste jakinda.