Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-11-22 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / German Meabebasterretxea

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-11-22 Eibar Jaialdia
Conductor/a
Ezpeleta, Ernesto "Bihurri"
Bertsolaris / Autores
Meabebasterretxea, German
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Bota bi edo hiru bertso aurrean duzun neskarik politenari.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-11-22 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / German Meabebasterretxea

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bi bertso kantatzeko
nik ederrenari,
begira nago hona
ta begira hari;
edertasuna ez da
kanpoan ageri;
barrukaldean sarri
behar da igeri;
nere eskeintza eder
sentitzen denari.

Askotan guk nahi degu
bakarrik plazera;
bestetan maitasuna,
zer ote da bera?
Bi aurpegi desberdin
ta orri berbera;
nik detan desioa
posible ote da?
Biak probatutzeko
nahi nuke aukera.

Holako intentziorik
ez nuan etxetik,
baina hustu egin naiz
bihotz-bihotzetik;
holakorik Eibarren
ba al da oraindik?
Penetan ez da joango
gaur nere ondotik,
eskatzen dedan dena
ematen baitet nik.