Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

German Meabebasterretxea

Datos personales

Nombre
Meabebasterretxea, German
Nombre y apellidos completos
Meabebasterretxea Arregi, German
Nacimiento
1970 Elgoibar + Elgoibar < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Dedicaciones
Fundador de bertso-eskola
Promotor de bertso-eskola
Profesor/a de bertsolaritza
Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso-eskola sortzailea, bertso-eskolako eragilea: Elgoibar
- Bertso-eskolako irakaslea: Elgoibar, Deba, Soraluze, Gasteiz, La Puebla de la Barka, Oion, Bastida, Kanpezu. Ikastaroak: Deba, Elgoibar, Eibar
- Ikerkuntza lan bat burutu zuen Udako Euskal Unibertsitatearen itzalean: "bertsolaritza eta jabetza intelektuala"

Datos biográficos

Biografía
Elgoibarren hasi zituen ikasketak, Pedro Migel Urruzuno Ikastolan. Elgoibarko institutuan jarraitu zituen selektibitate froga gainditu bitartean. Zuzenbide ikasketak, Donostian burutu zituen 1993an. Bitarte horretan (1988-1993) Donostian bizi izan zen. Donostian zegoela, Hernani eta Tolosako bertso eskoletan antolatutako ikastaroan parte hartu zuen eta jende aurreko lehen saioak giro horretan egin zituen, 1989-90 urte inguruan. Deba bailarako herri eta auzo gehienetan kantatu du adin eta jatorri desberdinetako bertsolariekin. Elgoibar, Deba eta Soraluzeko bertso eskoletako irakasle izan da zenbait urtetan eta ikastaro bereziak eman ditu Deba, Elgoibar eta Eibarren. Arabako Ikastolen federazioak deituta, bi urtez Araba Errioxako ikastoletan bertsolaritza lantzen jardun zuen. Bertsozale Elkartean, Lankuren sorrera batzordean eta proiektuaren diseinu arduradun izan zen Jose Luis Urdangarinekin batera, eta hiru urtez Gipuzkoako Zuzendaritza Batzordeko ordezkari. Egun, Oñatiko udaletxean lan egiten du.

Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
Tolosan, 1989an, Tolosako bertso eskolak antolatutako saioen barruan, Jose Antonio Sasiain, Jesus Mari Irazu eta abarrekin
Elgoibarren, 1991n, lehen saio ofiziala kantulagun Lazkao Txiki eta Azpillaga zituela.