Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1999-03-19 Irun Jaialdia
Conductor/a
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Autores
Maia, Jon
Murua, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek berrogeita hamar urte inguruan zabiltzaten bi gizon zarete, hogei bat urte daramatzazue ezkonduta. Orain arte ostatuan egiten zenuten topo, tragoak hartzen eta bizitza erraz horretan, baina azkenaldian gero eta gehiagotan arropa hedatzen ikusten duzue elkar.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Hemen nago balkoian
gustora halare,
zure leihoa daukat
orain parez pare.
Ohartu ez bazera
beti hemen gaude,
zer ari da gertatzen
gu ohartu gabe? (bis)

Murua:
Gauzak aldatu dira
ta gainera zinez,
tenderero estandarrak
balira gutxinez!
Hemen gabiltz etxeko
lan hauek eginez,
ni hanka punttan eta
hau gerriko minez.

Maia:
Mina ta gauza hoiek
izan dira aurten,
lehenago ez zirenak
horrela izaten.
Lehen trapu zikin denak
tabernan esaten
ta orain trapu garbiei
jaboia ematen.

Murua:
Gauzak aldatu dira
ta zertan ikara?
Trapu hedatzen ere
gu moldatzen gara;
lehen tabernan geundenak
etxekoandre, hara,
orain andre panpoxak
doaz tabernara.

Maia:
Erropak hartu eta
etxian barrena,
komunikatu asmoz
balkoira hurrena.
Mezu sekretu hori
ulertzen ez dena,
zer idatzi dezu hor
kantzontziluena?

Murua.
Zer idatziko nuen,
betiko antzera!
Erropa zuriekin
lardats ari zera.
Kantzontziluak sartu
lixiba artera
edota iseki itzazu
marroiaz atzera.