Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iñaki Murua
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maia:
Hemen nago balkoian
gustora halare,
zure leihoa daukat
orain parez pare.
Ohartu ez bazera
beti hemen gaude,
zer ari da gertatzen
gu ohartu gabe? (bis)
Murua:
Gauzak aldatu dira
ta gainera zinez,
tenderero estandarrak
balira gutxinez!
Hemen gabiltz etxeko
lan hauek eginez,
ni hanka punttan eta
hau gerriko minez.
Maia:
Mina ta gauza hoiek
izan dira aurten,
lehenago ez zirenak
horrela izaten.
Lehen trapu zikin denak
tabernan esaten
ta orain trapu garbiei
jaboia ematen.
Murua:
Gauzak aldatu dira
ta zertan ikara?
Trapu hedatzen ere
gu moldatzen gara;
lehen tabernan geundenak
etxekoandre, hara,
orain andre panpoxak
doaz tabernara.
Maia:
Erropak hartu eta
etxian barrena,
komunikatu asmoz
balkoira hurrena.
Mezu sekretu hori
ulertzen ez dena,
zer idatzi dezu hor
kantzontziluena?
Murua.
Zer idatziko nuen,
betiko antzera!
Erropa zuriekin
lardats ari zera.
Kantzontziluak sartu
lixiba artera
edota iseki itzazu
marroiaz atzera.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra