Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsoaroa (10. 2000. Iruñea)
Actuación
2000-11-16 Iruñea Jaialdia
Conductor/a
Arozena, Estitxu
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gabonak ere ez daude urruti eta "olentzero gauean" kokatuko gara. Haurrak, Ametsek, bideo-kamara bat jarri du zapataren ondoan, eta hurrengo goizean grabatutakoa ikusi eta Olentzeroren antz handia izan arren, bere aita ezagutu du opariak jartzen.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Ni Olentzeroren bila sarri
naiz hemendikan aritzen,
urterik urte misterioa
hala ere ez zait argitzen;
telebistan zu ikusi zaitut
eta aita iruditzen...
bizarra ederki ikusi nuen,
besterik ez zen kabitzen! (bis)

S. Lizaso:
Ustegabeko galdera batzui
erantzunakin segida
eta guztia esango dizut
komenentzian neurrira;
bideo bidez hor egon zara
zeure aitari begira,
oain badakizu zer alde dagon
ametsetatik egira. (bis)

A. Arzallus:
Amets haundi bat nuen barnean
eta orain jo atzera,
Olentzeroa urterik urte
etortzen baitzen etxera;
hala ere aita utzia nauzu
ni harrituen antzera,
tximinitikan behera nolatan
urtero pasatzen zera? (bis)

S. Lizaso:
Hara umea zure galdera
zuzena bezain ausarta;
tximinitikan behera sartzeko
ni banintz lekua falta,
eta gainera izango ziran
buila eta zalaparta...
Olentzerorik ez da etortzen
etxean egoten da-ta. (bis)

A. Arzallus:
Hori entzunda sinestezinik
utzi nauzu nahiko larri,
Olentzeroren amets horretan
sarturik buru-belarri;
Olentzero, zu, urtetarako
plana nahi nizuke jarri:
beste haurreri gutxio eman
ta neri gehio ekarri. (bis)

S. Lizaso:
Hara haurtxoa ez det ulertzen
zenen bihotz gogor zeran!
Zeu bakarrikan izan nahi hori
nabari zure hizkeran;
opari denak ez dira izaten
Olentzerontzat aukeran,
nik opariak ekartzen ditut
beti xoxan araberan. (bis)