Bertsos - View details To know more about this section
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus:
Ni Olentzeroren bila sarri
naiz hemendikan aritzen,
urterik urte misterioa
hala ere ez zait argitzen;
telebistan zu ikusi zaitut
eta aita iruditzen...
bizarra ederki ikusi nuen,
besterik ez zen kabitzen! (bis)
S. Lizaso:
Ustegabeko galdera batzui
erantzunakin segida
eta guztia esango dizut
komenentzian neurrira;
bideo bidez hor egon zara
zeure aitari begira,
oain badakizu zer alde dagon
ametsetatik egira. (bis)
A. Arzallus:
Amets haundi bat nuen barnean
eta orain jo atzera,
Olentzeroa urterik urte
etortzen baitzen etxera;
hala ere aita utzia nauzu
ni harrituen antzera,
tximinitikan behera nolatan
urtero pasatzen zera? (bis)
S. Lizaso:
Hara umea zure galdera
zuzena bezain ausarta;
tximinitikan behera sartzeko
ni banintz lekua falta,
eta gainera izango ziran
buila eta zalaparta...
Olentzerorik ez da etortzen
etxean egoten da-ta. (bis)
A. Arzallus:
Hori entzunda sinestezinik
utzi nauzu nahiko larri,
Olentzeroren amets horretan
sarturik buru-belarri;
Olentzero, zu, urtetarako
plana nahi nizuke jarri:
beste haurreri gutxio eman
ta neri gehio ekarri. (bis)
S. Lizaso:
Hara haurtxoa ez det ulertzen
zenen bihotz gogor zeran!
Zeu bakarrikan izan nahi hori
nabari zure hizkeran;
opari denak ez dira izaten
Olentzerontzat aukeran,
nik opariak ekartzen ditut
beti xoxan araberan. (bis)