Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2000-10-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Asier Otamendi
Bertsoa entzun |
2000-10-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Asier Otamendi
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lazkano:
Asko sufritu beharra daukat
nere denbora gutxian,
amaganako ilusioa
daukat nik nere iritzian,
bainan arazo latzak ditugu
aita alper sentitzian;
ez al zen hobe zuk lana egin
eta amatxo etxian?
As. Otamendi:
Amak'e lana egin nahi zuen,
badu nahiko enbarazu;
aitan ondora etorri zaite
eta kasu egiozu;
ni izango naiz zure tutore
edo eta zure maisu,
neri jarraitu behar didazu
gizon egin nahi baduzu.
Lazkano:
Ez nau gehiegi konbentzitutzen
egin dituzun aitorrak;
agian zure intentzioak
izan litezke jatorrak,
bainan neretzat une hauek dira
gaziak eta gogorrak,
nere masailik ez du gozatzen
aitaren titi legorrak.
As. Otamendi:
Beraz gaur faltan botatzen duzu
aman titian aukera,
beste hainbat gauza egiteko're
biok badaukagu era;
guazen, etxetik atera eta
dibertituko baizera;
nere kotxea hartu dezagun,
guazen buelta ematera.
Lazkano:
Aita etxean ta ama lanean,
nere ustez ez da justua;
jakin nahi nuke zeinek asmatu
duen zuen apustua;
nik amatxoren gozotasuna
dadukat ezin ahaztua
ta aita berriz iruditzen zait
haundia eta bastua.
As. Otamendi:
Seme honekin letxe txarrean...
jadanik jarri naiz bero
eta horrela segitzen badut
laster burutikan ero;
esker on hori emango zunik
ez nun inondik espero...
bakar-bakarrik utziko zaitut
kejatzen segi ezkero.
Lazkano:
Aita zahar honen berekoi hori
ez degu gero makala!
Honen aldean goxoa genun
gure amaren magala
ta letxe txarra badula ere
aitatu du berehala,
honek ez daki letxe on hori
amak izaten duala.
As. Otamendi:
Egia da bai letxearekin
hemen sortu dela traba;
bere hizkera aditu eta
hau da aitaren ikara!
Azken-azkenik aholkutxoa
eman nahi nizuke hara:
ama utzi ta neska gaztetan
pentsatzeko garaia da.