Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-04-06 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2001-04-06 Astigarraga Jaialdia
Conductor/a
Eizagirre, Estitxu
Eizagirre, Ixiar
Bertsolaris / Autores
Lazkano, Imanol
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Maialen Pangeako proiektuakin-edo munduan zehar bidaiatzen ari da Aita Santuan pausuan, eta hunezkeo munduko txoko guztiak ezagutzen ditu. Lazkanok, berriz, urteetan barrena oso bizimodu eta garai ezberdinak bizi izandu ditu. Esaera zaharrak dio umea beti ume izaten dala baino, Maialen, zer da ume izatea hemen edo munduko beste bazterretan? Eta Lazkano, zer zan ume izatea garai batean, eta gaur egungo umeek ze diferentzia daukate?

Descripción

Melodia
Uso zuri bat inguratu zait A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2001-04-06 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Hemen umeek izaten dute
euren aita eta ama,
jeiki berritan kolakau bero,
lo ein aurretik laztana,
ikastolara juan ta kapritxoz
lagunekin egin lana...
Han eskolara soilik juaten da
suerte haundia daukana.

Lazkano:
Nahiz ta mundura etortze hori
denentzako dan berdina,
gure garaiko haurtzaroan zan
beti nahi eta ezina.
Gaurkoei, berriz, ematen zaie
gauza guzia egina.
Kezka bat daukat: ez dakidala
zein dan okerrik haundina.

Lujanbio:
Argentinako iparraldean
ikusi genuen hala,
eskolaraino joatea ez zen
denentzakoa, normala.
Neska gazteek ere ez zuten
egoera mundiala,
ta okerrena hamabost urtez
ume ta ama dirala.

Lazkano:
Haurtzaro hartan izan genuen
begia nahiko luzea,
izanez ere gurekin genun
ezina eta gosea.
Gaurkoa, berriz, ikusten degu
neurritik kanpo asea,
bainan bizitzan ez da txarrago
larre motxetik pasea.

Lujanbio:
Gauzak dexente aldatu dira
garai batetik honera,
gaur eguneko umeentzako
ugaritasun ase da,
baina munduai begira hau da
nei sortzen zaidan galdera:
hain gaizki ez gera gu bizi baino
hain ondo bizi al gera?

Lazkano:
Gaurko munduan hamaika gauza
eroso diteke konta!
Alde batera akats da baina
ez dezagula gorrota.
Gazte jendeai lagun daiogun,
nahiz izan hau beste mota,
biharko gure etorkizuna
beren eskutan dago-ta.