Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Actuación
2009-11-15 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuen bizilagunen haurraren negarrak esnatu zaituzte gauean. Leihora atera, eta bakarrik ikusi duzue etxeko balkoian.

Descripción

Melodia
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi

Beste behin ere negar oihuak
pasa du loaren marra
beste behin ere berpiztu egin zait
lehengo gorputzaldi txarra
ez bada ona ordu hauetan
negarrak entzun beharra
okerrena da gauerokoa
dela haur horren negarra.

A. Arzallus

Ta gaur berri bat gerturatu da
beste gau zaharren ondoren
ai! baina gaurko negarrak dira
minetan minetan goren
negar egin ta "Ama" ta "Ama"
galdezka ari da non den...
Nahiago nuke nik neuk baneki
zure ama nun dagoen!

A. Sarriegi

Azkenaldian egunik egun
dabil malkoen karraio
haurtzaro hori edukitzeko
behin behar ta hala jaio.
Ni benetako ausentziari
zuzendu behar natzaio:
ama falta du ondoan baina
maitasuna falta zaio.

A. Arzallus

Egon liteke lanean edo
egon liteke tabernan
txupete bila ibili naiz ni
azkenean bat atxeman
biberoia ere berotu nahian
hortxe ibili naiz teman
baina amaren maitasunikan
guk ezin diogu eman.

A. Sarriegi

Eman ez arren hor egongo da
gure ahalegin isila
gelditzen saia behar genuke
gaur gaueko iskanbila.
Zeuk esan duzu tabernan pasa
ohi duela ordu pila
txandala jantzi eta banoa
haurraren amaren bila.

A. Arzallus

Esan zaiozu bere haurtxoak
zenbat negar egiten dun
hasieran bi, hiru, lau malko
gero hamar, hogei, ehun...
Baina haurraren adibidea
Aitor har dezagun lagun:
haur bat ekarri baino lehenago
bi aldiz pentsa dezagun.