Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-08-26 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2006-08-26 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Eizmendi, Jon
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Uranga, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jokin gauero atera da ligatzeko asmoz, baina beti porrot egin du. Gaur, Sebastian aitari aholku eske joan da.

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-08-26 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Uranga

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uranga: Nesketan egitea
bakarrik nahi nuen
baina neretzat ezer
ez al dago hemen?
Adierazi zaidazu
berandu baino lehen
gure amarekin nola
ligatu zenuen. (bis)

S. Lizaso: Orduan ez zen izan
hainbat zeremoni
festatan bagenuen
nahi hainbat harmoni...
Bide hura hartzerik
ez zaizu komeni:
zure amatxok berak
ligatu nindun ni. (bis)

J. Uranga: Bilbon aldrebes gabiltz
gutxi gorabehera;
neskak ikusi ezkero
hor dago aukera;
bertsotan joaten naiz
beraien aurrera
ta erantzuten didate
"Yo no sé euskera". (bis)

S. Lizaso: Bilbon denetik dago
behar zenduke jakin;
utzi bertsoak eta
bide onari ekin.
Arazorik ez dadin
hor hizkuntzarekin
erreza dadukazu
kinuka hitz egin. (bis)

J. Uranga: Ulertu nahi ez dunai
zertako hitz egin?
Hizkuntza guztiekin
det gaur nik huts egin;
neska txoro hauekin
ezin da ezer egin...
Konformatu beharko det
Marijaiarekin. (bis)

S. Lizaso: Saiatu gehiagokin
akabo bestela!
Esaten dizut seme
esna zaitezela;
badakizu harremanak
puska daitezkeela...
Goxo-goxo igurtzi
basoak bezela. (bis)