Búsqueda general
Nueva búsqueda Canto improvisado: "Bertsolaritza" Año: 2023Concretar búsqueda
Resultados: 1571
2023-02-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Izaro Bilbao, Eki Mateorena
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Izaro duela urtebete baserri bat erosi zenuen hiritik aldegin eta lasai bizi nahi zenuelako. Baserri egokia harrapatu zenuen; deus gabe inguruan, lasai-lasai… Azken astean nabaritu duzu furgonetak heldu direla, adreiluak, zementua…Ekik etxe bat egin behar du zure ondo-ondoan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Agirre, Irantzu Idoate Funosas
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ama-alabak zarete. Zu, Irantzu, Maddiren alaba zara. Unibertsitatean hasi zinen, baina duela hiru urte utzi zenuen karrera. Gaur erran diozu amari. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-26 Donapaleu Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: [Irulegiko eskuaren aurkikuntzari buruzkoa izan da hirugarren esketxa; zenbait gogoeta serios eta beste hainbeste ateraldi irringarri jokatu dituzte zirtzilek.] Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-04 Larzabale Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biak EHZko bi militante historiko zarete; Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta, Lekorne eta Irisarritik pasatakoak. Urtero bezala, laguntzaileentzako afarirako patata zuritzen ari zarete. Gaur festibaleko larunbata da eta solasean hasi zarete; egungo laguntzaileei buruz, egungo musika taldeei buruz… Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-04 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Adineko bi emakume zarete, urteak zuen jatorritik kanpora eman dituzue. Baina alargundu ondoren, zuen azken urteak pasatzera herrira itzuli zarete, Usurbila. Elkar ezagutu zenuten gaztetan baina ez zenuten harreman esturik eduki. Bakoitza ze familiatakoa zen bazekien besteak, baina hortik aurrera elkarren berri handirik ez zenuten. Jubilatu etxean elkartzen zarete ia arratsaldero, batez ere hotz egiten duenean. Harremana estutzen ari zarete, nahiko erreserbatuak dirudizue baina gaur atera duzue zuen bizitzan pisu izugarria izan duen gaia: politika, herria, senarrak. Saioa zure senarra etakidea izan zen; ihesi lehenik eta preso gero. Jone, zure senarrak urte askotan izan zuen bizkartzain bat bizikide. Elkarrekin paseatzen zoazte, apenas begiratzen diozue elkarri, baina bat besteari norbere bizitza kontatzen ari zaio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-05 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Sustrai, autobus gidaria zara. Gibeleko zazpiak igo zaizkizu sagardotegitik bueltan. Nola jokatu du bakoitzak? Eta besteak, oroitzen al zarete zuen jarreraz? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-10 Dima Berezia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lagunak zarete. Laster jubilatuko zarete; badakizue orduan denak aprobetxatuko direla zuetaz: haurren zaintza, papeleoak, guztien erosketak… Eta gero, hori dena egiteko gai ez zaretenean zuekin zer egin pentsatuko dute. Baina zuek ez duzue horretarako asmorik, benetako elkar zaintzarako baizik; zuen adinekoekin elkartu eta komuna bat antolatzeko asmoa duzue. Asanblea deitu duzue eta aretoa goraino bete da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-10 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Altube, Ander Elorriaga, Erika Lagoma, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Bittor, atzeko hirurak oso musikazaleak dira, eta musikari buruz asko egiten dute berba. Erikari entzun diozu: “Entzun duzue J Martinaren Efemerideak-en bertsioa? Brutala da”. Eta segidan Elik “Ba ni Merina Grisen kontzertuan izan nintzen eta zelako esperientzia!”. Eta Anderrek “Ba ni nabil Vulk entzuten eta itzela da, itzela!”. Hori da kuadrillan egiten dituzten komentarioak. Baina denok daukagu binilozko diskoak bezala B alde bat, eta B alde hori da inork entzuten ez gaituenean entzuten dugun musika hori. Zein da hiru horien B aldea Bittor? Bakarrik daudenean ze ezkutuko musika lista entzuten dute? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-17 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Mendaroko Txirrindulari Elkarteak Kilimontraila antolatzen du urtero. Joanesek izena eman du mendi lasterketan. Asko entrenatu da horretarako. Heldu da eguna eta lasterketaren ibilbidearen erdialdean, hidratazio postuan Amets dago edariak, gelak eta halakoak banatzen. Joanes postura iritsitakoan bien begiradak gurutzatu dira. Joanesek Amets ikusitakoan pentsatu du “Hau mutil puska! Ze begirada daukan!”. Ametsek berriz pentsatu du “Hau da baldar puska! Nora uste du etorri dela?”. Helmugan ikusi duzue elkar. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-24 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Janire Arrizabalaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: 1986an lerro hauek idatzi zituen Itxaro Bordak: “Gauero hiri ezberdinaz amets dagit. Gauero zure itzalari loturik kexu traketsak eztitzen ditut. Gauero metroko arroiletan kantu zaharren gisa maite zaitudala errepikatzen dizut. Eta zuk gauero, kaioletan salgai dauden txori exotikoen ikustera naramazu esanez: “Begira zer ez dugun bilakatu behar”. Janire, zuk zer ez zenuke izan nahi zeure bizitzan?” Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-26 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kuadrilla bereko bi guraso zarete. Whatsapp talde bereko kide zarete, nahiz gutxitan elkartu. Ametsek noiznahi bidaltzen ditu Whatsapp taldera bere alabaren bideoak; gaur alabaren lehen bizikleta pedalkaden irudiak bidali ditu taldera. Oihana nekatzen hasia dago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-04-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zer suposatzen dizu zuri tradizioari traizioa egiteak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-09 Errenteria Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ekhiñe Zapiain Arlegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-13 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aldeguna elkarteko bi kide zarete, bertso-afaria antolatzen ari zaretenak. Ekarri beharreko bertsolariak hautatzen zabiltzate. Ados zaudete Maialen Lujanbio ekartzeko, baina bigarrenarekin ez duzue bat egiten. Andonik Egaña deitu nahi du; Maialenek beste izen eta arrazoi batzuk ditu buruan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-19 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Haritz Casabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Botilaren jolasean aritu zarete (batek botila itzularazi eta botilak seinalatzen duen hari musu eman behar dio). Iratik itzularazi du botila eta Haritzi fortunatu zaio. Zuek aspaldiko lagunak zarete, bertso eskolan elkarrekin dabiltzanak, eta beraz, tentsioan zaudete, ea zer gertatzen den. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-21 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-03 Dima Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: [Musika eta kantu bat entzuten da: Eustakio Mendizabal Txikia aipatzen da bertan] Herri honetako semea zen Txikia eta Algortan hil zuten tiroz duela 50 urte. Itsasondon omenaldia egin zioten. Garai berrietara egokitutako naziogintza bultzatzea zuten, eta dute, helburu. Nerea, zu beste belaunaldi batekoa zara, gaztetxoa zinen ETAk su-etena iragarri zuenean. Txikiari buruzko zerbait kanta honengatik jakingo zenuen beharbada... Nazio ikuspegiaren herentzia, nola jaso duzu? Nola bizi izan duzu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-10 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Arana, Aner Peritz Manterola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aspaldiko lagunak zarete, txikitan bertso eskolan hasitakoak. Plazarako saltoa emateko unean Oihanak utzi egin zuen bertsoa eta Anerrek jarraitu du bertso plazan tokia egin arte. Kafe bat hartzeko geratu zarete eta Anerrek argazki bat atera du. Argazkian bi ume txiki ageri dira mikro atzean. Zuen arteko lehen plaza. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-15 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: [Iñaxi Etxabe eta Basarriren arteko bertsozko tirabirak aipatu ditu gai-emaileak]. Zuek irakaskuntzan, bertsolaritzan, komunikabideetan, lagun artean, gau giroan zer da sumatzen duzuena? Uste duzue lehengo mendeko inertziak eta erresistentziak baretu direla? Zein norabidetan goazela uste duzue? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa